Dínamo Danzak bere UAGZ-CACHeko egoitzaren lehen partea amaitu du

2019ko ekainaren 29, larunbata

Dínamo Danza konpainiak egoitza artistikoa burutu zuen ekaineko bi astetan Uharteko Arte Garaikide Zentroan, DNA Sorkuntza 2019 programaren barruan.

Egoitza horretako talde nuklearra Carmen Larraz Dínamo Danza konpainiaren zuzendariak, Patxi Araujo ikus-entzunezko artista plastikoak, Hilario Rodeiro perkusio jotzaile eta konposatzaileak, eta Bertha Bermúdez dokumentalista eta laguntzaile artistikoak osatu dute. Horiekin bat egin dute Patricia de la Fuentek, Martxel Rodríguezek eta Fernando Varelak, dokumentazio prozesuan lagunduz, eta baita Rafa Arenasek, ikus-entzunezko dokumentazioan lan eginez eta David Pérez Villanuevak bitartekaritza laguntzaile gisa.

Lana aurrera eramateko prozesuan, taldeak elektromagnetismoaren eta argiaren arteko erlazioa aztertu du, eta baita espazioa onartzeko dugun modua eta afektazio horiek gugan duten eragina ere. “Ikerketako lehen fasea baino ez da, eta bertan, zein ibilbidek funtzionatzen duten aztertu dugu”, adierazi du Carmen Larrazek.

Dínamo Danza konpainiaren zuzendariak adierazi duenez, oraindik ez dute emaitza zehatzik bilatzen, “sortzen ari diren jarraibide baliozkoak berreskuratzea eta ekipoa toki interesgarri baterako bidean gidatzea”, baizik. Egoitza horretan, bitartekaritza jardueren barruan deialdi irekian gonbidaturiko hamabi dantzarik hartu dute parte. Dínamo Danzak abuztuaren 12tik 24ra jarraituko du bere egoitza, eta abuztuaren 24an UAGZ-CACHen bertan ikus-entzuleei eskainiko zaien erakusketa irekiarekin emango dio amaiera lanari.

 

Dínamo Danzak bere UAGZ-CACHeko egoitzaren lehen partea amaitu du

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa