Inés Aubertek egonaldia amaitu du, `En Tiempo´ lanerako egindakoa aurkeztuta.

2020ko irailaren 9, asteazkena

Lau astetan garatu den bizipen-ikerketaren prozesua zabaldu eta partekatzea da Inés Auberten proposamena heldu den irailaren 11n, 19:00etan, amaitzeko Agoizko kultura-etxean lau astean gauzatu duen egonaldia. 

Interpretatzaile-sortzaile moduan sormen-prozesuan parte hartu duten pertsona hauek egonaldian egin duten ikus-entzunezko dokumentu batetik abiatuta sartuko da eszenaratzea: Conchita Salinas, 84 urtekoa, ezin konta ahala borrokatan egin duen ekarpenak markatutako bizitza duen emakumea; Maitane Azpiroz, 39 urtekoa, dantza eta zirkuko prestakuntza duena; Iker San Miguel, 30 urtekoa, 21. kromosoman alterazioa duena (Down sindromea) eta dantza bidelagun izan duena gaztarotik; eta Luar Iriguibel, 9 urteko mutikoa.

Egonaldiaren hasieran, Inés Aubertek adierazi zuen azken erakustaldia egonaldian zehar taldeak ezagutu eta ikertzen zuenaren emaitza izango zela, eta orain berretsi digu parte-hartzaile bakoitzak bere bizi-esperientzia eman diola prozesuari eta hortik abiatuta jartzen direla eszenan pertsona bakoitzaren bizipenak: mugimenduak, keinuak, begiradak, gainerakoei interpelatzen dizkieten kontraesanak eta galderak. Gainerakoekin elkarrizketan jarduten dira eta komunitatea eratzen dute.  

`En Tiempo´ lanaren bidez, dantzari eta koreografoak gaitasunen, mugen, desiren eta parte-hartzaile bakoitzaren bizitzako etapen egoeren unibertsoari heldu nahi zion. Hain zuzen, urte batzuk daramatza hausnartzen lan-ildo horretan.  

“Termino profesionaletan dantzaren esparrutik urrun dauden edo hartatik hain hurbil ez dauden pertsonekin prozesuak partekatzetik abiatuta saiatu naiz dantzaren gainean gogoeta egiten, beren mugimenduekin hitz egiten saiatzeko, hain diziplinatuak ez diren mugimenduekin. Egonaldi honek garatzen ditudan eta esploratzen jarraitu nahiko nukeen sortze-prozesuen aukerak ezagutzeko bidea eman dit”, aitortu du Aubertek. 

Dantza profesionalean urte ugarian aritu eta gero, Inés Aubertek ikerketan jardutea erabaki du eta sortze-egonaldi hau –DNA programak sustatua eta Agoizko kultura-etxean egina uztailaren 20 eta 31 artean eta abuztuaren 31 eta irailaren 11 artean– berebiziko garrantzikotzat jotzen du ikerketako sortze-prozesuak babestu ahal izateko. “Maila pertsonalean, eskertu egiten dut taldean ehuntzen jarraitu ahal izatea, niregan inspirazioa sortzen duten pertsonen ondoan hazten, haiengandik ikasi egiten baitut, sortzeari eta esperimentazioari bideak irekitzen jarraitzeko”

Azken erakustaldira joateko gonbidapenak ikuskizunaren aurretik banatuko dira, ordu bat lehenago, Agoizko kultura-etxeko txarteldegian. Gehienez ere bi gonbidapen emango dira pertsona bakoitzeko, eta entzunaretoko edukiera bete arte banatuko dira.

LANTALDE. `EN TIEMPO´​
ZUZENDARITZA: Inés Aubert
INTERPRETAZIOA-SORTZAILEAK: Kontxita Salinas, Maitane Azpíroz, Iker San Miguel Santesteban y Luar Irigibel Aubert. 
IKUS-ENTZUNEZKOA: Xabier Irigibel Uriz
ARGIZTAPENA/SOINUA: Patxi Rípodas Zarranz

Inés Aubertek egonaldia amaitu du, `En Tiempo´ lanerako egindakoa aurkeztuta.

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Corellako Udala
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Generalitat Valenciana
Peraltako udaletxea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Dansa Vŕlencia