Azkona & Toloza bere sorkuntza laborategia abian jartzen duen laugarren konpainia da, DNA Creation 2019 proiektuaren barnean. Egoitza uztailaren 22tik abuztuaren 13ra bitartean egingo da, Tafallako Kulturgunea Kultur Etxean, non Teatro Amazonas proiektuan lan egingo dute. Joan den larunbatean bertan, gure kolonial begirada hausnartzeko "Continentes” tailerra egin zuten.
Inoiz galdetu al zara nola begiratzen duzun? Eta nola uzten diozu besteari zu ikustea? Continentes dantza tailerrak norberaren gorputza besteari ematea proposatzen du koloniala ikuspuntutik ikertzeko. Bizitza deskolonizatzeko, gainera, begiak, gure irudimenezkoak eta, noski, gure afekzioak deskolonizatu behar dira.
Azkona & Toloza argazkilaritza etnografikotik abiatzen dira mendebaldeko mundutik beste zibilizazio batzuekin eginak izan diren interpretazio horiek kokatzeko eta sailkatzeko, gure kultura inposatzeko asmoarekin.
"Guztiok suposatzen dugu gure eskolan edo gure familian eta gizarte-ingurunean dugun hezkuntzak gaur gauden pertsonak izateak eragin duela. Baina beharbada ez dugu hain argi hezkuntz berdin horiek munduan egiten dugun interpretazio etengabean presente daudenik", diote konpainiako kideek.
"Adibidez, sinestezina da sorginkeria terminoa kosmogoniaz hitz egiteko erabiltzen dela (munduaren jatorriari buruzko kontakizun mitikoa)", gaineratu dute. Haientzat, "folklorizazioa" da, edozein kulturaren balioak erlatibizatzeko eta dinamitatzeko modua.
Datorren ostiralean, abuztuak 9, Azkona & Toloza baskaria egingo du bi aste hauetan zehar egindako lan guztiei buruz hitz egiteko. "Mahai batean eserita, jatea eta elkarrizketa bat irekitzea da gure ikerketa prozesuak eta eszena eta mugimendua ulertzeko gure modu partikularrena da. Agian, elkarrekin bidai egunkariaren lehen orriak idatzi ditzakegu ", amaitu dute. Animatu zaitez!