Aurkezpena

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak antolatutako arte-programa da; horren helburua da dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea. Dantzari eskainitako aurrez zeuden beste programa batzuen bilakaera modura sortu zen, dantza garaikideari nabarmentasun handiagoa emateko.

Edizio honetan, DNAk sektorearen kohesioa lantzeko eta sektoreak lurraldearekin duen harremana sendotzeko beharrezko elementu izan nahi du, biurteko programa baten bitartez, tokikotasunean oinarrituta, sorkuntzara eta ikerkuntzara bideratutako programa –DNA Sorkuntza 2019– eta erakustaldira bideratutako beste bat –DNA Jaialdia 2020– txandakatuz.

DNA Sorkuntza 2019 egitasmoak Nafarroako dantza garaikidearen agertokian modu positiboan esku hartu nahi du, sektoreari profesionalen arteko elkartrukea bultzatuko duten topalekuak eskainiz. Espazio horiek, aldi berean, lurraldean eta lurraldearekiko atxikitzeko gune gisa balioko dute, eta sorkuntza-egoitzak kokatzen diren inguruneko publikoekiko bitartekaritza-egitasmoak lantzeko aukera ere ematen dute.

Ikerkuntza-sorkuntzako egoitzak berez dira ekintza komunitate-sortzaileak. Helburu horretarako lagungarria izango da prozesu osoan egonaldietako proiektuei eta artistei emango zaien laguntza sortzailea ere; Natividad Buil arduratuko da horretaz. Kultura-politika eta –proiektuen Kudeaketan masterra du Builek Zaragozako Unibertsitatean, eta Trayectos Hiri-paisaietako Dantza Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria da 2004az geroztik. Prestakuntza-, esperimentazio-, mugikortasun- eta lankidetza-programak antolatu ditu jaialdi horretan, bai eta dantza komunitarioko ekimenak ere. Irailean amaituko da DNA Sorkuntza 2019 programa, bitartekaritza-jardunaldi batekin eta egonaldietan garatutako prozesuak bateratu eta partekatzeko saio batekin.

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa