TEATRO AMAZONAS

Konpainia: Azkona & Toloza
Sorkuntza eta zuzendaritza: Laida Azkona eta Txalo Toloza-Fernández
Tokia: Tafalla Kulturgunea
Egunak: 2019ko uztailaren 22tik abuztuaren 13ra

TEATRO AMAZONAS

Teatro Amazonas egitasmoak Brasilgo Amazonaseko une garrantzitsu arkitektoniko handienetako biren sorkuntzan eta garapenean murgildu nahi du. Biak ere oso estu daude loturik ikuskizunaren munduarekin: Amazonas Antzokia, Brasil osoan operari eskainitako antzoki handienetakoa, XIX. mendearen amaieran sortutakoa; eta Amazoniako Arena, lurraldeko futbol estadio handiena, 2014an inauguratua, Munduko Futbol Txapelketarako. Teatro Amazonas, arte bizien eta hedatuen barruan sartuta dagoen sorkuntza proiektua da, eta bere helburua mugimendua eta performancea bateratzea da, ikus-poesiatik, bideosorkuntzatik eta eguneroko keinuaren koreografiatik datu historikoen entrega hutsetik baino gertuago dagoen lengoaia erabiliz. Azkona & Tolozak 2015etik aurrera daraman Pacífico trilogiaren hirugarren eta azken pieza da. Trilogiak, kolonialismo forma berrietan, Latinoamerikako lurraldeetan, bertako biztanleetan eta gorputzetan egiten ari diren basakerietan eta horren guztiaren eta kultura garaikidearen garapenaren artean dagoen harreman estuan murgiltzen diren zenbait lan eta gailu eszeniko osatzen ditu.

Azkona & Toloza, beraien lana lengoaia garaikideen erabileran zentratzen duen arte bizietako konpainia da, ikerketa dokumentalerako tresna gisa. Bartzelonan bizi den Txalo Toloza-Fernández bideo-artista eta eszena zuzendari txiletarrak eta Laida Azkona Goñi koreografo eta dantzari nafarrak osatzen dute. Bikoteka edo bakarka beraien proiektuak aurrera eramateaz gain, lankidetzak izan dituzte, beste batzuen artean, Sònia Gómez performerrarekin, Roger Bernat eszena zuzendariarekin edo Mexikoko Lagartijas Tiradas al Sol antzerki dokumental konpainiarekin. Gehienetan Juan Cristóbal Saavedra musika ekoizlearekin, Ana Rovira koreografo eta argiztapen diseinatzailearekin eta sorkuntza eszeniko garaikidean espezializaturik dagoen Elclimamola ekoiztetxearekin egiten dute lan. Beren azkenengo bi proiektu eszenikoak Extraños Mares Arden eta Tierras del Sud S.A. dira. Irudi batek mila hitz baino gehiago balio izateko aukerari buruzko Lo visible da aktiboan dagoen beraien azken workshop-a.

--

Eszena zuzendaritza: Azkona&Toloza.
Dramaturgia: Txalo Toloza-Fernández.
Koreografia eta mugimendu zuzendaritza: Laida Azkona Goñi.
Zuzendaritzaren albokoa: Raquel Cors.
Dantzariak/performerrak: Definitu gabe.
Ikerketa dokumentalaren koordinazioa: Leonardo Gamboa Caneo.
Performerrak: Laida Azkona Goñi, Txalo Toloza-Fernández, oraindik definitu gabeko taldea.
Soinuaren diseinua: Juan Cristóbal Saavedra.
Espazioaren eta bideografiaren diseinua: Ana Rovira eta MiPrimerDrop.
Ekoizpenaren diseinua: El Climamola.

 

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Baluarte Fundazioa
Kultura Nafarroa

LAGUNTZAILEAK


Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Castel Ruiz - Tudela
Tafallako Udala
Lesakako Udala
Antsoaingo Udala