ERAKUSTALDIA Akira Yoshida & Lali Ayguadérekin
"Together To Get There” da bi pertsonen arteko topaketa bat, besarkada bat, elkar sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, denborasentitzea bi lagunen artean sortutako mundu batean murgilduta.
Elkarri sostengua ematea. Hedatu eta gelditu egiten den denbora bat, inoiz bukatu behar ez balu bezala.Eraldaketa bat, aldaketabat. Zati batzuk erortzen hasten dira, beste batzuk irmoago eusten.
Une hori ahaztu egiten da, eta azaleratzen dira desberdintasunak, kontrako bi muturrak, hauskortasuna eta indarra, zureburua erortzen uztea eta kontrola izateko desira. Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.