iXa Dantzaren ERAKUSTALDIA
NIK EU planteatzen da oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa, bizitako errealitateen museo gisa, espazio ordenatu bat ideiendesordena batean, non bilatu eta konektatu gure niaren alderdirik barnekoena ikusle bakoitzarenarekin.
NIK euskarazko hitza eta EU (ni) galegozkoa uztartu egiten dira izenburuan; lanak autobiografia kutsua du, non bizitakoemozioak eta errealitateak islatzen diren ikuspegi dibertigarri, zirraragarri eta barne-barneko batetik.
Toki horretan norbanakoaren maskulinitatea deseraiki egiten da, hausnartu dezagun nola eragiten dion gizarte egitura heteropatriarkalak gizakiari haurtzarotik heldutasunera bitarteko hazkundean.