EGONALDIAK Itsaso A. Canorena
Hizkuntza koreografiko garaikide eta hiriko baten bidez, erakusten ditu Jorge Oteizaren izenburu bereko lanaren eszenak, haren ibilbidean garrantzitsuak izan ziren beste obra eta kontzeptu artistiko batzuekin batera, hala nola: estetika negatiboa artean, euskal estetika eta harrespil neolitikoei buruzko hausnarketak. Obra osatzen da eszenei laguntzeko ikus-entzunezko lan batekin, zeina integratuko baita proiekzioen edo LED panelenbidez, jainkoaren eta arte sorkuntzaren leku gisa, eta sorkuntza prozesua artearen bakardadetik eta hutsetik egiteko leku gisa. Hori guztia eszena garaikidera eramaten da ehuntze errizomatiko baten bidez, bai eta irakurketa desordenaturako proposamen batzuen bidez ere, ikuslea ikerketa kontzeptualean murgilduz.