DNA & MUSEO DANTZAN
Aurten, 2023an, DNA programak Nafarroan zubi-lana eginen du, berriz ere, dantza garaikidea eta hizkuntza koreografiko berriak sustatzea helburu duten erakundeekin.
Nafarroako Unibertsitatea museoak eskaintzen duen Museoa dantzan zikloaren barrenean, urrian eta azaroan, aurkeztuko dira 2022ko DNA egoitzetan sortutako eta 2023ko DNA edizio honetan estreinatutako ekoizpenetako bi: Akira Yoshidaren eta Lali Ayguadéren Together to get there eta Kon Moción konpainiaren EveryOne.
Gure artistak babesteko urrats bat gehiago da, haien sormen proposamenak zabaltzeko.
Museoa dantzan da Nafarroako Unibertsitatea museoak dantzaren alde egiten duen apustua: zehazki, dantza garaikidearen alde; gaur egungo sorkuntza koreografiko berriaren alde, museoaren bildumari lotutako estreinaldiak, egonaldiak eta enkarguak bilduz; bitartekaritza eta partaidetza jardueren bidez dantzarako publiko berriak sortzearen eta sendotzearen alde; eta museoaren sorkuntza prozesuei buruzko pentsamenduaren eta ikerketaren alde.
Gisa horretan, DNAk eta Nafarroako Unibertsitatea museoak ahaleginak batzen dituzte eta helburuak partekatzen Nafarroandantza garaikidea sustatzeko lankidetza horretan.