Andrea Irurzun koreografo nafarrak garatuko duen DNA lehen ikerketa laborategia abian da

2023ko martxoaren 13, astelehena

Ekimena DNA programaren eta Atalak proiektuaren arteko lankidetzatik sortu da

Andrea Irurzun nafarroako koreografoak, DanzAIko zuzendariak, hasiera emango dio martxoaren 13an Dantzagunean egingo den DNA ikerketa laborategiari.

DNA ikerketa laborategia Atalak mugaz gaindiko dantza proiektuaren eta Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak antolatutako DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen programa artistikoaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da.

Taldeko ikerketa lan honekin, Andrea Irurzunek Erre al cubo proiektua zabaldu ahal izango du DNA 2022 programaren egoitzan garatua Noaingo Kultur Etxean. Murriztu, Berrerabili, Birziklatu erregelan oinarritutako proiektuan koreografoak estetika, giro plastiko eta minimalista eta/edo modernista berriak bilatzen ditu, mugimenduan nahiz eszenan aplikatuz sor daitezkeenak.

Horretarako, Andreak ikerketa koreografikoko aste bat izango du Dantzaz (Atalak) taldeko hamar interpreterekin batera, eta bertan konpainia ugariago bat izateko aukerak esperimentatuko ditu.

Ikerketa laborategia amaitutakoan, Andrea Irurzunek lan hori erakutsiko du Biarritzeko kontserbatorioan, martxoaren 25ean, 16:30ean, Regards Corisés jaialdiaren barruan.

Andrea Irurzun koreografo nafarrak garatuko duen DNA lehen ikerketa laborategia abian da

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
Lodosako Udala
Peraltako udaletxea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Generalitat Valenciana
Dansa Vàlencia