Carmen Larrazen "Luz" proiektuak hasiera eman die DNA dantza programaren uztaileko eta abuztuko egoitzei

2023ko uztailaren 5, asteazkena

Uztailaren 3an hasi ziren laborategiak Lesakan eta ondoren Itsaso A. Canorena Ribaforadan jarraituko dio

DNA Danza Contemporánea de Navarra – Nafarroako Dantza Garaikidea (DNA 2023) programak, Vianako Printzea Erakundeak Baluarte Fundazioarekin elkarlanean antolatuak, bere egoitza artistikoekin jarraitu zuen joan den astelehenean, uztailaren 3an, Dinamo Danza Konpainiaren Carmen Larrazen "Luz" izeneko proiektuarekin, uztailaren 7ra arte Lesakako Harriondoa Kultur Etxean garatuko dena.

Egonaldian, profesionalek bitartekaritza-jarduerak egingo dituzte herri bakoitzeko publikoarekin, eta hausnarketarako topaketak egingo dituzte, besteak beste, tailerren eta hitzaldien bidez. Azkenik, bertako ikusleek egoitza amaitzean sormen-egonaldi horietan egindako obraren lagin bat izango dute. Helburua lurralde osoan dantza garaikidea sustatzea da.

"Luz" proiektua ikerketa eta sorkuntza prozesu bat da. Prozesu horretan, zientzia eta artea elkartzen dira argiaren izaeraren printzipioak artistikoki nola adierazi ikertzeko, eta, aldi berean, sorkuntza artistikorako tresnak zientziaren esparruan transmisio pedagogikorako bide nola izan daitezkeen aztertzeko.

Itsaso A. Cano, Rafael Arenas eta Idoia Rodríguez abuztuan

Uztailaren 31n hasiko da Zuk Performing Arts konpainiako Itsaso A. Canoren egoitza, Ribaforadako Kultur Etxean abuztuaren 22ra arte luzatuko den "Quosque tándem aburete" proposamenarekin.

Itsaso A. Canok, lengoaia koreografiko garaikide eta hiritarrarekin, Jorge Oteizaren izenburu bereko obraren eszenak erakusten ditu, bere ibilbidean garrantzitsuak izan diren beste obra eta kontzeptu artistikoekin batera, hala nola, artearen estetika negatiboa, euskal estetika edo Cromlech neolitikoari buruzko hausnarketak. Eszenei laguntzeko ikus-entzunezko pieza batekin osatzen da lana, eta proiekzioen edo LED panelen bidez integratuko da, "Jainkozko lekua eta sorkuntza artistikorako lekua, eta artearen bakardadean eta hutsunean sortzen den prozesu sortzailea" gisa, ikuslea ikerketa kontzeptualean murgiltzen duena.

Riart Cía konpainiako Rafael Arenasen eta Idoia Rodriguezen egoitza abuztuaren 28an hasiko da eta irailaren 1era arte iraungo du, Zizur Nagusiko Kultur Etxean, "El valor de lo imposible" izenburupean.

Aurrez ezarritako molde batean sartzeko presioak nortasuna galtzea eta norberarekiko deskonexioa nola ekar dezakeen hausnartzea proposatzen digu proiektu honek. Gizarte-konbentzioei aurre egin nahi dien bikotea da, eta gizabanakoaren eraikuntza-prozesuan arakatzen saiatzen da, gizartera egokitzeko. Hausnarketa horretatik sortzen da gizakiaren barruko alderik garbienean bilatzearen eta gizarte-egituraren konplexutasunaren arteko elkarrizketa.

DNAren egoitzek irailaren 30era arte jarraituko dute Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean, Disiden.Cia konpainiako Martin Loops eta Marcia Vazquezen "Bipedestrucción" proiektuarekin. 

Carmen Larrazen

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
Lodosako Udala
Peraltako udaletxea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Generalitat Valenciana
Dansa Vàlencia