Dantza garaikideko DAN 2026 programako egoitza artistikoetarako eskabideak aurkezteko epea zabalik

2026ko urtarrilaren 23, ostirala

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak DNA 2026, Danza comtemporánea en Navarra / Nafarroan Dantza Garaikidea programaren sorkuntza edota ikerketarako lau egoitza artistikoetan parte hartzeko epea ireki du. Baluarte Fundazioarekin elkarlanean antolatutako programaren helburua da dantza garaikia eta mugimendu arteak sustatzea lurraldean.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, 2026ko urtarrilaren 21etik aurrera zenbatuz, beraz, 2026ko otsailaren 9an amaituko da.

Egoitzen ezaugarriak eta hornidura:

Egoitzak Nafarroako Antzoki Sareko espacio eszenikoetan egingo dira 2026ko maiatzetik irailera bitartean, eta lau asteko iraupane izango dute, ez nahitaez elkarren segidan. Proiektuek 6.000 edo 8.000 euroko diru-zuzkidura izango dute (gehi BEZa), egoitzaren kokapenaren arabera. Kulturaren lurralde-banaketa sustatzeko, Iruñerriko 3. POTaren administrazio-eremutik kanpo egindako proiektuek 8.000 euro (gehi BEZa) jasoko dituzte.

Sorkuntza-lanaz gain, proiektu bakoitzak bitartekotza-proposamen bat jaso beharko du tokiko kolektibo edo erakundeekin. Jarraipenaren zati gisa, prozesuen laguntzasortzailea eta dokumentala egingo da. Egoitza horien ondoriozko sorkuntzak DNA 2027 programan aurkeztuko dira estreinaldi gisa.

Betekizunak eta onuradunak:

Deialdia dantza garaikideko profesionalei zuzenduta dago, pertsona fisiko zein juridikoei, Nafarroan jaiotakoei edo Foru Komunitatearekin lotura egiaztatua dutenei. Oinarrien arabera, ezin izango dira edizio honetara aurkeztju 2025ean egoitzen onuradun izan ziren profesionalak.

Aurkezteko lekua eta dokumentazioa:
Interesdunek, eskabide ofizialarekin batera (I. eranskina), proiektuaren memoria bat aurkeztu beharko dute. Memoria horretan, besteak beste, metodología, helburuak eta bitartekaritza- plana zehaztuko dira, bai eta proiektuaren aurrekontua ere.

Eskabideak honako bide hauetatik aurkeztu ahal izango dira:
Posta elektronikoa: programasydifusion@navarra.es
Erregistro elektronikoa: Nafarroako Gobernuaren instantzia orokorraren bidez.
Aurrez aurre: Erregistro bulegoan (Navarreria kalea 39, Iruña), hitzordua eskatuz.

DNA 2026 egoitza-programaren oinarriak
Informazio gehiago: Oinarri osoak eta eranskinak www.culturanavarra.es eta www.festivaldna.com webguneetan.

Dantza garaikideko DAN 2026 programako egoitza artistikoetarako eskabideak aurkezteko epea zabalik

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Ayuntamiento de Los Arcos
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Corellako Udala
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Lodosako Udala
Generalitat Valenciana
Peraltako udaletxea
Burlatako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Dansa Vàlencia