DNA 2026k dantza garaikideak Nafarroan duen presentzia indartu egin du, eta amaiera eman dio bere edizioari, ikuspegia etorkizuneko sorkuntzetan jarrita

2026ko urriaren 16, ostirala

Nafarroako Dantza Garaikidearen Programak, DNA 2026k, Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Erakundeak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, amaiera eman dio aurtengo edizioari 2026ko urriaren 9an Vianako Printzea Erakundearen egoitzan egindako amaiera jardunaldiarekin. Hitzorduak dantza-konpainiak, kultura-kudeatzaileak eta erakundeetako ordezkariak bildu ditu, Nafarroako Antzoki Sarean garatutako egonaldi artistikoen eta emanaldien balantzea egiteko. 


Jardunaldian zehar, lurralde bakoitzeko sormen-esperientziak eta proiektuen bilakaera partekatu dira. «DNAk espazio komun bat sendotzen jarraitzen du, dantza garaikidea publikoarekin lotzeko eta Nafarroako sektorearen garapen profesionala sustatzeko», nabarmendu dute antolatzaileek. 


Aretoetako emanaldiak eta ikerketarako egonaldi berriak 


Edizio honetan, DNAk 2025eko egonaldietan sortutako lanak aurkeztu ditu Nafarroako Antzoki Sareko 16 agertokitan, apirilaren 10etik maiatzaren 10era bitartean: Qualia (Dinamo Danza), Etena Dena (Olatz Larunbe), Mi Carrera (Ane Sagues eta Paula Puchalt) eta Ultimatum (Led Silhouette). 


Aldi berean, maiatzetik irailera bitartean, lau asteko iraupena duten lau egonaldi berri egin dira, 2027ko ekoizpenen abiapuntu izango direnak: 


• Lurrik gabe (IXA konpainia): Uztailaren 6tik 30era, Zizur Nagusiko Kultur Etxean. El Boscoren ‘El Jardín de las Delicias’ berrinterpretatu du, Nafarroako paisaiak dramaturgia fisiko gisa erabiliz. 
• Threshold (Idoia Rodriguez): Abuztutik irailera bitartean garatu da Altsasuko Iortia Kultur Gunean, olatuen mugimendua abiapuntu hartuta gorputzaren metaketa eta kolapsoa aztertzeko. 
• A mi manera (Amelia Alvarez): Abuztuaren 3tik 28ra, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Dantzari gazte baten bidaia emozionala eta haren gorputz-artxiboa landu ditu. 
• Cuerpos que sostienen (Saioa Lara): Ekainaren 22tik uztailaren 17ra, Lodosako Kultur Etxean. Mugimenduaren bidez sostengu fisikoa, emozionala eta komunitarioa ikertu ditu. 


Mugaz gaindiko sareak, prestakuntza eta kultura-espazioak 


DNA 2026k Atalak mugaz gaindiko sarean duen presentzia berretsi du. Sare horren barruan, Olatz Larunbek ikerketa-laborategi bat garatuko du Errenteriako Dantzagunean, Dantzazekin batera.


Gainera, programak Dansa València jaialdiarekin (apirilaren 11tik 19ra) duen trukea mantendu du, Led Silhouette (Ultimatum) eta Akira Yoshida (Oroimen) programatuz. 
Programak bitartekaritzaren eta prestakuntza-ibilbideen aldeko apustua ere egin du Nafarroako Dantza Eskolan, Haizea Elkartean, Alaitz BHIn eta Corellako EASDIn. Edizioa Nafarroako Unibertsitateko Museoko Museo en Danza zikloarekin berriro bat eginez amaituko da. Ziklo horrek Qualia (urriaren 8an) eta Ultimatum (urriaren 11n) lanen emanaldiak hartuko ditu.

DNA 2026k dantza garaikideak Nafarroan duen presentzia indartu egin du, eta amaiera eman dio bere edizioari, ikuspegia etorkizuneko sorkuntzetan jarrita

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
Lodosako Udala
Peraltako udaletxea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Generalitat Valenciana
Dansa Vàlencia