DNA programak Nafarroan eta Nafarroatik kanpo presentzia sendotuz amaitu du 2024ko edizioa

2024ko urriaren 14, astelehena

Joan den urriaren 1ean, Nafarroako Dantza Garaikideko DNA 2024 programak, Vianako Printzea Erakundeak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatuak, 2024ko edizioari dagozkion sorkuntza eta ikerketa egoitzen itxiera ospatu zuen Noaingo Kultur Etxean.
Itxiera-jardunaldi honetan, aurtengo egoitza artistikoetan egindako lanak bateratu dira, eta, besteak beste, sorkuntza-prozesuari, publikoarekiko harremanari, erakundeei eta ingurune artistikoari buruz hausnartu da.

Saio horretan izan dira Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Ekintzako Zerbitzuko kideak – Vianako Printzea Erakundea, programa koordinatzen duena –, lau egoitzetako dantza-konpainiak eta horiek garatu diren kultura-guneetako ordezkariak.
Aurtengo lau egoitzak munduan dugun presentzia eta nola erlazionatzen garen, galerak eta berrelkartzeak eta gorputzak teknologiarekin duen harremana bezalako gaietan zentratuta egon dira. Azken batean, garai garaikideko bizitzaren zentzuari buruzko hausnarketa.
Antolakuntzako arduradunek nabarmendu nahi izan dute "Nafarroako Antzokien Sareko kultur guneekiko lankidetza, bertan gauzatu ahal izan baitira sormen proiektuak. Lurraldea, beti da funtsezkoa dantzaren hedapenean eta ezagutzan ".

Proiektuen garapena
DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren antolatzaileek adierazi dute oso garrantzitsua dela espazio eta denbora egokiak izatea dantza garaikideari buruzko ideiak eta perspektibak trukatzeko, egoitzek duten eginkizunari eta espazioetarako eta sortzaileentzako dituzten onurei buruz hausnartzeko. Ikuspegi hori funtsezkoa da Nafarroan dantza garaikidearen eta mugimenduaren arteen sustapena bultzatzen jarraitzeko.
"Programaren edizio bakoitzak proiektuen garapen esanguratsua egiaztatzen du, beren sorkuntzen adierazpen- eta komunikazio-modu berritzaileak ikertzen baitituzte. Dantza garaikidea gizartearen kezkak eta eskaerak islatzeko modu bat da, dantzariek beren sorkuntzetan integratzen dituztenak publikoari transmititzeko, eta, aldi berean, sorkuntzarekin identifikatuta sentitzen dena. Horrela, inguratzen gaituen mundua sakonago ulertzeaz gain, haren eraldaketa positiboa sustatzen duten balioak ere bultzatzen dira ", nabarmendu du.

Sormenezko egoitzak
DNA programak lau egoitza artistiko bildu ditu 2024an, bakoitza lau astekoa apirila eta iraila bitartean.
Lehenengoa, Aimar Odriozola eta David Eussaren Acabarnos, maiatzaren 13tik 14ra eta irailaren 16tik 27ra egin zen Ribaforadako Kultur Etxean. Geure buruaz haraindi egoteko nahiaren zantzua, bizitzaren ertzean dauden bi gorputzen liskar saihestezinei aurre egitekoa. Pieza horrek distopia hurbila planteatzen du paradigma zirkunstantzial gisa, gorputz bat izatearen ideia berrasmatzeko, horri buruz hausnartzeko eta ikuspegi soziologikotik, amaiera bat izateko.

Akira Yoshidaren Galdutakoen zergatia uztailaren 29tik abuztuaren 13ra eta irailaren 2tik 6ra bitartean izan zen Noaingo Kultur Etxean. Egoitza honetan, galeraren kontzeptua hainbat angelutatik jorratzen zen: munduko leku fisiko batean galduta egotea, gure bizitzan galduta egotea, gure existentziak galtzea, gure bidean dauden gauza materialak edo pertsona maiteak galtzea.
Ioar Labat & Julia Razquinek osatutako konpainiaren Sin fichero adjunto-k, berriz, egoera infinituetara estrapolatu daitekeenaz hitz egiten du, eta inork zure bizitza nola bizi erakutsiko ez dizun errealitatea onartzera gonbidatzen gaitu. Proiektu honen helburua publikoarekin kezka horiek partekatzea izan da, Labat eta Razquin bikotearen bidez eszenatokira hurbiltzea.

Azkenik, Qabalum konpainiaren Todo este ruido izeneko egoitzan, abuztuaren 26tik irailaren 3ra eta irailaren 16tik 27ra Antsoain antzokian egin zen. Ikuskizun honetan, konpainiak bizitza guztiak ekosistema matematiko batean elkarlotzeari buruz hausnartzen du. Bertan, gorputza avatar bat da, eta atomoak, pixelak bezala, desegin egiten dira istorio berriak sortzeko. Helburua zen gizaki guztiak betierekotasun baten parte direla adieraztea, eta eternitate horretara desegiten direla poliki-poliki.

ATALAK sarea
Bestalde, aurtengo edizioan, Atalak mugaz gaindiko sarearekin lankidetzan jarraitu da. Sare hori Dantzazek sortu du, eta bertan bazkide gisa parte hartzen dute Baluarte Fundazioak (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), CCN Malandain-Ballet Biarritzek, Gipuzkoako Dantzaguneak, Tabakalerak eta Gasteizko Antzoki Sareak.

ATALAK sarea, DNA programaren barruan, Nouvelle-Aquitainen, Euskadin eta Nafarroan dantza garaikidea garatzen laguntzeko sorkuntza-prozesuen ikerketara bideratuta dago. Aurtengo edizioan, Atalak ikerketa-laborategi bat eskaini zuen Carmen Larrazekin eta Luz Negra proiektuarekin. Proiektu hori martxoan garatu zen Dantzagunean, Dantzazen partaidetzarekin, eta apirilean, ikerketa koreografikoko tailer bat, Bipedestrucción proiektuarekin, gorabidean den Disiden.cia konpainiarena, Martín Los Arcosek eta Marcia Vázquez Ramírezek osatua. Halaber, Nouvelle Aquitaineko artista Emilie Camachok ITAK Esperimentazio Laborategiaren irekierak egin zituen Nafarroako Museoan eta Tafalla Kulturgunean.

DNA eta Festival Dansa València
2024. edizioaren markoa DNAren eta Dansa València Jaialdiaren arteko lankidetzaren lehen urratsa izan da, Led Silhouette konpainia nafarra eta Halley bere obra programazioan izan direlarik. DNAk eta Dansa Valènciak jarraipena izan nahi dute sortzen ari diren artistei eta dantza garaikideko prozesuei buruzko informazioa trukatzeko orduan, bai eta beren sorkuntzak ikusgarritasun handieneko erakusleihoetan zabaltzeko orduan ere, kultura-aniztasuna sustatzeko eta autonomia-erkidegoen arteko loturak sendotzeko ahaleginean.

Dantza Museoa
2024ko edizioan, DNA programak dantza garaikidea eta lengoaia koreografiko berriak bultzatzeko helburua partekatzen duten Foru Komunitateko erakundeekiko loturak indartzen jarraitzen du. Nafarroako Unibertsitatearen Museoak antolatutako Dantzan Museoa zikloaren barruan 2024ko edizioan, DNA programak dantza garaikidea eta lengoaia koreografiko berriak bultzatzeko helburua partekatzen duten Foru Komunitateko erakundeekiko loturak indartzen jarraitzen du.

Nafarroako Unibertsitatearen Museoak azaroan antolatu duen Dantzan Museoa zikloaren barruan, DNA 2024 egoitzen fruitu diren bi ekoizpen aurkeztuko dira. Dinamo Danza konpainiak Luz Negra lana erakutsiko du azaroaren 7an, 19:30ean, eta Zuk performing Arts-ek sortutako QTA aurkeztuko da azaroaren 9an, 19:30ean. DNAren eta Nafarroako Unibertsitatearen Museoaren arteko lankidetza horrek indartu egiten du Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko konpromiso bateratua.

Datozen asteetan, Aitor Ortiz de Felipek zuzendutako ordu erdiko dokumental bat estreinatuko da. Bertan, lau egoitza artistikoen sorkuntza- eta ikerketa-prozesua dokumentatzen da, baita Nafarroako 18 udalerritako hainbat kultur zentrotan egindako erakustaldiak ere.

DNA programak Nafarroan eta Nafarroatik kanpo presentzia sendotuz amaitu du 2024ko edizioa

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK

Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Ayuntamiento de Los Arcos
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Corellako Udala
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Lodosako Udala
Generalitat Valenciana
Peraltako udaletxea
Burlatako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Dansa Vàlencia