DNAk 2023ko dokumentala aurkeztu du, dantza garaikideari begirada bat eta mugimenduaren esplorazioa

2023ko urriaren 24, asteartea

Dokumentu berria asteazken honetan proiektatuko da Nafarroako Museoan

DNA Danza Contemporánea de Navarra – Nafarroako Dantza Garaikidea programak urriaren 25ean, asteazkena 19:00etan, aurkeztuko du Nafarroako Museoko Areto Nagusian, 2023ko edizioaren ekintza-ildo nagusiak laburbiltzen dituen dokumentala.

Aitor Ortiz de Felipe dokumentalistaren ikus-entzunezko lanak, berrogei minutu inguruko iraupena duenak, alde batetik, uda honetan garatu diren lau egoitza artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesua jasotzen du. Ribaforadako Kultur Etxean burutu zuen Zuk Performing Arts konpainiaren "Quosque tandem abutere" proiektua da, Riart Konpainiaren "El valor de lo invisible", Zizur Nagusiko Kultur Etxean garatua, Disiden.Cia Konpainiaren "Bipedestrucción". Etxarri Aranatzen eta azkenik, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean egon zen Dinamo Danza konpainiaren "Luz negra" izeneko egoitza. Proposamenak DNAren hurrengo edizioan estreinatuko dira 2024ko udaberrian.

Bestalde, bideoak Nafarroako Antzokien Sareko 16 udalerritako kultur etxeetan antzeztutako lau erakustaldiak erakusten ditu, 2022ko ikerketa-proiektuen emaitza direnak. Akira Yoshida eta Lali Ayguadé-ren "Together To Get There", Ixa Konpainiaren "Nik Eu" eta Kon Moción Konpainiaren "EveryOne" dira.

"Dokumentala sorkuntza-prozesua hurbiltzeko eta dokumentatzeko lan bat da, hausnarketa bat, eta ikusiko dugun guztia enbrioi-egoeran dauden proposamen desberdinak dira; batzuk datorren urtean ikusi ahal izango ditugun ikuskizunen parte bihurtuko dira eta beste batzuk baztertu egingo dira, mugimenduaren eta argiaren bilaketa eta esperimentazio bat da, besteak beste", azaldu du dokumentalaren egileak, Aitor Ortiz de Felipek. "Emaitza oso plastikoa da, oso polita, eta ia bideo-dantzako pieza bat da berez".

DNA programa

DNA Danza Contemporánea de Navarra – Nafarroako Dantza Garaikidea Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Erakundeak Baluarte Fundazioarekin elkarlanean antolatutako programa artistikoa da, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

 

 DNAk 2023ko dokumentala aurkeztu du, dantza garaikideari begirada bat eta mugimenduaren esplorazioa

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa