DNAk 2025eko edizioaren ibilbidea azaltzen duen dokumental berria estreinatuko du

2025ko azaroaren 18, asteartea

Azaroaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Antsoaingo Antzokian, DNA Danza Contemporánea de Navarra – Nafarroako Dantza Garaikidea programak 2025eko bere dokumentala aurkeztuko du.

Aitor Ortiz de Felipek zuzenduta, pieza dokumental honek dantza garaikideari begirada sakona eskaintzen dio. Berrogei bat minututan zehar, udan garatutako lau egoitza artistikoak sortzeko eta ikertzeko prozesua jasotzen du.

Egoitza horiek gorputzaren eraldaketa eta ingurunearekiko lotura aztertu dute, eta hainbat gai jorratu dituzte, hala nola zaharraren eta berriaren arteko trantsizioa, errendimenduaren kultura, mugimenduaren eta soinuaren arteko lotura, eta dantzaren, irudimenaren eta zientziaren arteko harremana.

Lesakako Harriondoa Kultur Etxean burutu zen Led Silhouette konpainiaren "Ultimatum" proiektua, Ane Sagues eta Paula Puchalten "Mi carrera", Zizur Nagusiko Kultur Etxean garatu zena, Olatz Larunberen "Etena ez dena", Altsasuko Iortia Kultur Etxean, eta, azkenik, Dinamo Danza konpainiaren "Alto voltaje" izeneko egoitza, Carmen Larrazekin, Ribaforadako Kultur Etxean. Proposamen horiek DNAren hurrengo edizioan estreinatuko dira, 2026ko udaberrian.

Bestalde, dantza garaikidea ardatz hartuta, dokumentalak Aimar Odriozola & David Eusse, Qabalum, Erain eta Akira Yoshidaren konpainiek Nafarroako Foru Komunitateko hainbat herritan egindako erakustaldi artistikoak aurkezten ditu, 2024ko egoitza sortzaileen emaitza, egoitzak hartu dituzten espazio eszenikoak bezala, Nafarroako Antzoki Sarekoak direnak.

DNA programa

DNA Danza Contemporánea de Navarra – Nafarroako Dantza Garaikidea Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Príncipe de Viana Erakundeak, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, antolatutako programa artistikoa da, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

DNAk 2025eko edizioaren ibilbidea azaltzen duen dokumental berria estreinatuko du

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Ayuntamiento de Los Arcos
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Corellako Udala
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Lodosako Udala
Generalitat Valenciana
Peraltako udaletxea
Burlatako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Dansa Vàlencia