Lloyd Newsonek gidatzen duen DV8 Physical Theater konpainiaren lan ezberdinak ditu ardatz, dantza
eta antzerkiaren alorrean erreferente den konpainia. Sorkuntzarako eta lanerako bere metodoa aztertuko da eta sortuko den ametsetako
munduarekin fusionatuko da, laborategian arituko diren 11 dantzariekin. Laborategian landuko diren testuek generoa izango dute ardatz.
Bio
Eneko Gil Alberdi (1985, Errenteria). Txikitatik dantzarekiko interesa erakutsi eta sei urte zituela herriko Ereintza Dantza Taldean
izan zuen dantzarekin lehenego kontaktua. 17 urterekin Kukai Dantza Konpainian hasi zen dantzari bezala, Euskal Herriko eta nazioarteko
koreografo eta artistekin lan eginez.
Besteak beste, Sharon Fridman, Jone San Martin, Marcos Morau, La Intrusa Danza, Cesc Gelaber... lan egiteko aukera izan du. 2009. urtean Asier Zabaletaren Bihar jaio nintzen piezan egindako lanagatik Ipar Karolinan eta New Yorken dantzan formatzeko beka eskuratu zuen Madrilgo Koreografi a Lehiaketan. Bere lagun-minak diren Noemi Viana eta Iņigo Ortegarekin Anakrusa Dantza Teatro konpainia sortu zuten 2013an. Gaur egun, Myriam Perez Kazabon koreografoarekin, Hika Teatroarekin, Bilaka Kolektiboarekin, Koldo Arostegui koreografoarekin... dabil dantzari bezala, sortzeko kuriositatea garatzeko asmoz.
Kanpo begia
DEJABU PANPIN LABORATEGIA
Laborategiko prestakuntza akonpainamendua
IDOIA ZABALETA
Koordinazioa eta dokumentazioa :BERTHA BERMÚDEZ
Zuzendari artistikoa: ADRIANA POUS
Zuzendari orokorra :FERNANDO SAENZ DE UGARTE