ATALAK 2.0 proiektua DNA Sorkuntza 2019 adarrean sartu izana bultzagarria da dantzarako Nafarroan.
Dantzaz-ek sortuta, bide ematen dio Nafarroari lankidetza-proiektu batean sartzeko nazioarteko mailan. Gure ingurumen hurbileneko beste dantza-entitate batzuek ere parte hartzen dute lankidetza-proiektu horretan.
ATALAK proiektuak prestakuntza bukatu duten dantzari gazteen profesionalizazioa lortu nahi du; horretarako, espazio bat zabaldu nahi du Nafarroan, profesionalek programa honekin bat egin eta haien sormen-lanak proposatu ditzaten.