Aurkezpena

Dantza lurraldean

DNA da programa artistiko bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatua, eta helburu du dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea.

2021eko edizio honetan, DNA Nafarroako Antzoki Sarearen espazioetara itzuli da, sorkuntza eta ikerkuntzako lau egonaldi artistiko eskaintzeko, lau astekoak.

DNA 2020 egonaldietatik sortutako obrak estreinatu aurretik, berrikuntza gisa, ekoizpen egonaldi teknikoa bat eginen da, astebetekoa, aurreko DNA edizioaren obrak estreinatuko diren egoitza berean garatuko dena.

Egonaldiak eta emanaldiak egiten diren herrietan, ekintzak eginen dira herritarrek dantza garaikidea hurbilagotik ezagutu dezaten haren fase guztietan, sorkuntzatik emanaldira.

Atalak mugaz haraindiko dantza-proiektuaren barruan sortutako esperientziak ere partekatuko ditugu. Proiektu hori Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdearen proiektu komuna da, eta horri esker gure lurraldea zabaltzen da.

Gainera, edizio honetan, entitate eta ikastetxe batzuekin lankidetzan sortutako jarduera batzuk aurkezten ditugu, prestakuntzaren bidez Nafarroan dantza sustatzen baitute haiek ere.

Sorkuntza, ekoizpena eta emanaldia, publikoa eta lurraldea jorratuko dira 2021eko edizioan, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak topaketarako eta hausnarketarako eragile gisa erabilita.

Dokumentuak

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
Lodosako Udala
Peraltako udaletxea
Haizea. Asociaciķn por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Generalitat Valenciana
Dansa Vālencia