Beste jarduera batzuk

EGOITZAK

Egoitzen helburua sormen artistikoari laguntzea da eta, aldi berean, ikusleen formazioa lantzea, artisten eta harrera eskaintzen dien komunitatearen arteko esperientzia eta ezagutza trukatzearen bidez.  

The Night / hello!earth

Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak The Night egoitza hartuko du, apirilaren 6tik maiatzaren 2ra, hainbat herrialdetako artista-talde batek 2016tik egindako ikerketaren azken fasea. Egoitzan zehar, saiakerak egingo dira prozesuak partekatzeko eta elkarrizketa ezartzeko ekonomia zirkular, ekologia, posthumanismo eta abarrari buruzko arloekin lotutako toki-artikulatzaileekin eta erakundeekin.
Estreinaldia, Iruñeko Ziudadelan, maiatzak 5, 6, 9, 10 eta 11. 22:00​

Cuerpo - Documento / Estitxu Arroyo Sánchez

Cuerpo - Documento egoitza Estitxu Arroyo Sánchez nafarrak 2018ko hasieratik Nafarroako Artxibo Nagusian garatutako ikerketa-egonaldia da, Nafarroako Gobernuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko hainbat profesionalek ikuskatuta eta lagunduta. Egoitzaren azken txanpa maiatzaren 1etik 9ra egingo da, eta  Cuerpo-Documento proiektuaren lehen seriearen estreinaldiarekin amaituko da.
Estreinaldia, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, maiatzak 10 eta 11, 17:00​

Ura / Zuk Performing Arts

Ribaforadako Kultura Etxeak Itsaso A. Cano nafarraren Zuk Performing Arts konpainiaren egoitza hartuko du, martxoan eta apirilean zehar, ibaietako urak eta ertzak plastikoz kutsatzearen arazoa ardatz hartu duena.  Egoitza pedagogikoa 20 hip hop ikasle neraberen laguntzarekin garatu da. Halaber, apirilaren 30etik maiatzaren 4ra, Dantza eta Ekologiaren Astea egingo da Ribaforadan, egoitzaren jarduera-programaren zati gisa, kale-jardueren, hitzaldien, dokumentalen emanaldien eta abarren bidez.
Estreinaldia, Ribaforadako Kultura Etxean, maiatzak 4, 18:30


LANTEGIAK ETA HITZALDIAK

DOCUMENTANDO PROCESOS DE CREACIÓN 

Bertha Bermúdez

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Maiatzak 9 
16:00 - 19:00

Taller que forma parte del programa de formación del recién creado Archivo de la Música y de las Artes Escénicas de Navarra y que tiene el objetivo de sensibilizar, informar, acercar y promover la práctica de la documentación a las y los artistas de artes escénicas. El Archivo se perfila como un espacio donde la creación de las artes efímeras pueda encontrar un lugar donde aposentar sus trazos y documentos. 

DIALOGO ENTRE DOCUMENTOS

Estitxu Arroyo Sánchez & Bertha Bermúdez

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Maiatzak 11 
18:00
Sortu berriko Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren prestakuntza-programaren zati da tailerra, eta dokumentatzearen praktika arte eszenikoen artisten artean sentikortu, informatu, hurbildu eta sustatzea du xede.  Arte galkorren, iragankorren sormenak beren trazuak eta dokumentuak ostatatu, finkatu ahal izateko espazioa izan nahi du artxiboak. 


TOPAKETAK

APERITIFAK. “LO BUENO”

Ghislaine Verano

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Maiatzak 5, 12:00

Aperitifak topaketa informal eta ludikoa da artistekin. Oraingo honetan, “gure gorputzetik igaroko gara, gure nahietatik, gure gustuetatik, gure adimenetik. Ona, txarra ez dena al da? Batzuentzat ona dena txarra al da beste batzuentzat? Ez halabeharrez. Hazten laguntzen digun hori da ona, inori kalte egin gabe dibertitzen gaituen hori, onura ematen digun hori, zaindu eta errespetatzen gaituen hori.   Badira beste batzuentzat onak diren gauzak gure toki ”erosotik” mugiarazten gaituztenak, eta horrek molestatu egiten gaitu. Egokitu eta hazi ala blokeatu eta sufritu?”.

DANTZA NAFARROAN BULTZATZEKO PLANAREN II. TOPAKETA

Maiatzak 8, 16:00 - 19:00
INAP, Nabarreria Kalea, 39

DNA 2018 jaialdiaren jardueretako bat Dantza Nafarroan bultzatzeko Planaren bigarren topaketa da, sektoreko profesional eta erakundeei zuzendua.   Ekintza zehatzen proposamenak biltzea du helburu topaketak, Nafarroan dantza-hezkuntza, -sorkuntza eta -profesionalizatzea bultzatzeko ekosistema sendo eta solidarioa sortze aldera. 

ENCUENTRO DE GESTORES DEL SUR

 Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Maiatzak 9, 10 eta 11.

Gestoreen arteko topaketa izango da, arte eszenikoetan kudeaketa-prestakuntzarako espazio ibiltari bat eraikitzeko, Iberoamerikara ere heda daitekeena.   2017tik, lankidetza-sareak eta -prozesuak eraikitzen esperientzia zabala duten gestore-talde bat lanean ari da gradu ondoko ikasketa-programa bat sortzeko, ondokoak baloratze aldera: Nafarroako kultura-kolektiboek sortutako kudeaketa berritzaileak, estatuaren eta gizarte zibilaren arteko kudeaketa bateratuko esperientziak, eta elkarrizketa eremu akademikoarekin. Bigarren lan-topaketa hartuko du DNAk, eta trukatze-espazioak artikulatuko ditu sektorearen beste profesional eta erakunde nafar batzuekin.

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Corellako Udala
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Generalitat Valenciana
Peraltako udaletxea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Dansa Vàlencia