Atalak dantza garaikideko proiektu bat da, mugaz haraindikoa, Dantzaz elkarteak sortua. Bere bazkide sarean ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), CCN Malandain-Ballet Biarritz, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko antzokien sarea.
Atalak euroeskualdeko erakundeen sare bat da, proiektuak eta laborategiak elkarrekin egituratzen dituena: esperimentazioa eta ekoizpen koreografikoa, bitartekaritza eta pentsamendua.
Dantzako profesionalei garapen profesional eta sortzailerako aukerak eskaintzen dizkiete, egonaldien, erakusketen, topaketen eta bitartekotza-proposamenen bidez, Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdearen lurraldean.
Atalak sareak bultzatu nahi du sorkuntza koreografiko garaikidea; baita ere sektore honetako gure profesionalen arteko harremanak.
Proiektu honen fruitu gisa, DNA 2021en barruan, Nafarroan aurkezten dugu Itxaso A. Canoren esperimentazio laborategiaren emaitza; Nikola/ YOUth, bere Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoaren Zentrotik ateratako produkzio koreografikoa (bi lanez osatua); eta Eva Guerrero dantzariaren egonaldi bat.
Esperimentazio Laborategiaren Erakustaldia
Info
Apirilaren 16an
Nafarroako Museoa
19:00etan
Doako jarduerak. Jardueraren egun berean, 17:00etatik aurrera gonbidapena hartu dezakezu Museoko leihatilan.
Kopuru mugatua COVID-19 araudira.
T 848 426 492
Zuk Dance-ko koreografo nafarrak esperimentazio laborategi bat garatuko du Dantzaz konpainiako dantzariekin eta Dantzertiko ikasleekin; Musikeneko “Musika eta diziplinen arteko interakzioa” irakasgaiko ikasleek ere parte hartuko dute.
Groovetik abiatuta (30eko hamarkadan sortutako termino musikala da), Canok sakon begiratu nahi du zerk eramaten gaituen patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendura, eta hortik sortzen den hizkuntza aztertu: nondik abiatzen den mugimendurako motibazioa, zer estimuluk aktibatzen duten eta pertsona guztiengan berdin jarduten duen, bai eta mugimendua pentsamenduaren aurretik dagoen eta katalogagarria den ere (hau da, erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatzeko aukera dagoen).
FITXA ARTISTIKOA
Dantzariak
Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martínez, Julen Rodriguez, Beñat Urrutia, Jon Vernier y Maialen Alberro
Dantzerti
Amaia Cabrero-Saizar, Iratxe Bilbao, Iñigo Rementería Martinez de Lejara
Info
Maiatzaren 8an
Baluarteko Ganbera Aretoa
19:00etan
Sarrera 12€ / 4€ Gazte txartela
ATALAK SAREAK bi koreografia-piezaz osatutako programa aurkezten du: Nikola, Carmen Larraz eta YOUth, Wubkje Kuindersma.
FITXA ARTISTIKOA PROGRAMA
Arte zuzendaritza
Adriana Pous
Dantzariak
Andrea Aguado, Araitz Lasa, Alicia Cayrou, Maddi Gaztelumendi, Marina Eskisabel, Laura Urrutia, Julen Rodriguez, Xian Martinez
Birako teknikariak
Asier Gomez, Aitor Malvido (Eragin Stac)
Iraupena 30'
ATALAK sarean garatutako koreografia-ekoizpena, Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikorako Zentroko dantzarien lankidetzan.
Nikola Tesla zientzialariarengan inspiratuta, NIKOLAk elektromagnetismoaren irudiak eta ideiak hartzen ditu eta koreografia-konposizioetara eramaten ditu, giza harremanen irakurketa desberdinak egin ahal izateko.
FiITXA ARTISTIKOA
Ekoizpena
Red Atalak – Atalak Sarea
Koreografia
Carmen Larraz
Koreografia laguntzailea
Martín Los Arcos
Musika
Hilario Rodeiro
Jantziak
Saioa Matxain
Argiztapena
Asier Gomer, Aitor Malvido (Eragin Stac)
Iraupena 25'
YOUth, ingeleseko hitz-jokoa, “zu” izenordaina “gazteria” hitzarekin lotzen duena; Wubkje Kuindersmak Dantzaz-eko egonaldian sortu zuen pieza, eta Holandako Korzok koproduzitu zuen. Wubkje-k honako hau pentsatzera gonbidatzen gaitu: "Denborak aurrera egin ahala, dena alda daiteke, baina gure barruan beti irauten du izan garena".
FITXA ARTISTIKOA
Ekoizpena
Dantzaz/Korzo (Holanda)
Koreografia
Wubkje Kuindersma
Jantziak
Wubkje Kuindersma y Nahia Salaberria
Musika
Henry Purcell, Bob Gaudio, Max Richter, Balanescu Quartet, Johann Paul von Westhoff, Elvis Presley y G.B. De Curtis & E. de Curtis
Argitazpen diseinua
Wubkje Kuindersma y Alberto Arizaga
Esperimentazio Laborategia
Info
Ekainaren 14tik 18ra Lizarrako Los Llanos Kulturgunea
Eva Guerrero koreografoak, Doos kolektiboko zuzendariak, Dantzaz konpainiako dantzariekin egingo du egonaldia.
Abiapuntua "Tokiren baten erdian" (2020) ikerketa-prozesua da, bi gorputzen arteko espazioaren bilaketa han hasi baitzen.
Info
Ekainaren 4an
16:30etik 18:00etara
Nafarroako Dantza Eskola (Eskolako ikasleentzat)
Andrea Irurzun NA-HASIAK obraren koreografoa da. Nafarroako Gobernuaren DNA2020 festibalaren egonaldi artistiko batean sortu zuen. Andrea Dantza Eskolaren ikaslea izan zen, eta orain hiru lantegi zuzenduko ditu eskolan DNA2021 programaren barnean.
Egonaldian pilatutako esperientziatik eta bertan sortutako NA-HASIAK piezatik abiatuta, Irurzunek lantegi batzuk proposatu ditu, inprobisazioa eta entzute indibiduala eta kolektiboa landuz, eskolako ikasleek rol aktiboa izan dezaten mugimendu aske, propio eta adierazkorraren bila.
Info
Apirilaren 29an
10:00etatik 13:00etara
Barañaingo Auditorioa (Haizea Elkarteko Irakasleentzat)
Beren obren koreografiak eratzeko darabilten metodologiatik abiatuta, Led Silhouettek bi lantegi proposatzen ditu, egoera desberdinetan eraldatu daitekeen gorputz bat eraikitzeko, maila eta dinamika desberdinekin jokatuz.
Martxel Rodríguezek eta Jon Lópezek zuzendutako dantza konpainia nafarra da. Programa honen jatorrian parte hartu zuten eta erreferente bihurtu dira Nafarroako eta Espainiako dantza garaikidean. Aurten ere egonaldi batean egonen dira, "Txakurrak" proiektuarekin, eta, interprete gisa, Kukai Dantza edo La Veronal taldeen lan batzuetan parte hartzen dute.
Dantza Garaikidea. Arte Eszenikoetako Institutoak
Info
Apirilaren 29an
Emanldi bat transmitituko da culturanavarra.es eta festivaldna.com webguneetan.
Apirilaren 29an. Dantzaren Nazioarteko Egunean, emanaldi bat transmitituko da culturanavarra.es eta festivaldna.com webguneetan: dantza garaikideko flashmob bat, arte eszenikoen eta musikalen batxilergoa duten institutoak (Alaitz BHIak, eta Corellako arte eskolak).