Atalak da dantza garaikideko proiektu bat, mugaz gaindikoa, Dantzaz elkarteak sortua. Bere bazkide sarean ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), CCN Malandain-Ballet Biarritz, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko antzokien sarea. Atalak programak bi asteko sormen laborategiak eskaintzen dizkie Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko koreografo eta sortzaileei. Haien eskura jartzen du talde bat, 8-12 dantzarik osatua, guztiak ere lurralde horretakoak.
Atalak programak bultzatu nahi du sorkuntza koreografiko garaikidea; baita ere sektore honetako gure profesionalen arteko harremanak.
Proiektu horren fruitu gisa, DNA 2020ren barruan aurkezten dugu, Nafarroan, Denis Santacanaren sormen laborategiaren emaitza; #56, bere Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoaren Zentrotik ateratako produkzio koreografikoa eta Laida Aldaz dantzari nafarraren beste egonaldi bat.
Zuzendari artistikoa Adriana Pous | ATALAK proiektuaren koordinatzailea / dokumentarista Bertha Bermudez Pascual | Zuzendari nagusia Fernando Sáenz de Ugarte | Dantzariak Oier Abrego, Martina Buque, Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Aitor Jiménez, Araitz Lasa, Xian Martínez, Julen Rodríguez, Julia Ugarte, Diego Urdangarín, Beñat Urrutia | Argazkiak Blanca Razquin y eta Jean-Paul Dunand | Ikus-entzunezkoa | Beñat Gereka (Txikota)
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen dirulaguntz
Denis Santacanaren
Sormen laborategi honetan, Denis Santacana premisa honetatik abiatzen da: “sormen-ekintza sortu egiten da, baina ikus-entzulearen gogamenean baino ez da jaio, hazi eta mamitzen”.Harentzat, gurea ez den zerbaiten kanal bat da sormena, antzezlearen figuraren aurpegi guztiak lantzen dituena sortzailearen gogamenetik ikus-entzulearen gogameneraino doan bidean.
60 minutu
Urriaren 1a Nafarroako Museoa. Batzar aretoa. 19:00
Sarrera doan
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen dirulaguntza
Koreografia Denis Santacana | Dantzaz konpaniaren dantzariak eta Dantzertiko ikasleen parte hartzea Sara Calderón, Zoemar Martinez, Maddi Argote
#56 da DANTZAZ taldearen programa berria. Hiru piezak osatzen dute, bere Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoaren Zentrotik ateratakoak eta Sade Mamedova, Vita Osojnik eta Martian Harriague-k sortuak. Hiru lan horiek eratzen dute ikus-entzule guztiendako moduko ikuskizuna, dantza garaikideaz bete-betean gozatzeko aukera ematen duena.
Ordu bat eta 25 minutu.
Urriaren 31. Baluarte. Ganbera aretoa. 19:00
Sarrera:12 eur. / 4 eur. Carné joven Gazte txartela
Laida Aldaz
Laida Aldazek sormen lantegirako egiten duen proposamenak Site Specific/Sormenezko hiria du izena, eta gure ingurunearen behaketa du xede, sormen lanaren inspirazio iturria den aldetik. Hiriaren osaera espaziala erabiltzen da non, nola eta zer sortu nahi dugun erabakitzeko, eta material koreografikoa eta hainbat espazio nahiz toki txandakatzen dira, proposamen koreografikoak ohiko espazio eszenikotik kanpora eramateko.
Abuztuaren 24tik 28ra
Dantzagunea
Irailaren 31tik 4ra
Los Arcos Kultur Etxea Carmen Thyssen Bornemisza
Irailaren 15ean. 19h
Lanaren aurkezpen. Carmen Thyssen Bornemisza Kultur Etxean (Los Arcos)
Koreografiak: Laida Aldaz eta Red Atalak dantzariak: Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gómez, Aitor Jiménez, Araitz Lasa, Xian Martínez, Iker Sanz y Beñat Urrutia.