Beste jarduera batzuk

ATALAK

ATALAK 2026 programak berretsi egiten du artista koreografikoen garapen profesionala bultzatzeko eta dantzaren eremuan zenbait praktika eta publiko sartzeko konpromisoa. ATALAK sareak DNA programaren edizio berrian lagunduko du 2026an, artista nafarren ikerketaegonaldiak hartuz. Atalakek bere bazkide-sarean lotzen ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), Malandain-Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionala, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko Udal Antzoki Sarea, baita dantza garaikidea sustatzeko mugaz gaindiko proiektu hau, Dantzazek sortua, laguntzen duten beste erakunde batzuk ere.

ETENA DENA - Olatz Larunbe

Ikerketa-laborategia 

Olatz Larunbek “Etena Dena” proiektu koreografikoan oinarrituta jarraituko du bere ikerketarekin; egonaldian garatu zuen, eta DNA programaren barruan estreinatu zen. Jada ikertutako material koreografikoak sakontzea eta zabaltzea proposatzen du laborategiak, fokua taldeko idazketa koreografikoaren prozesuetan eta beste gorputz eta testuinguru batzuekin lantzean izandako eraldaketan jarriz. “Etena Dena” proiektuarekin lotutako egonaldia Errenteriako Dantzagunean izanen da, irailean eta urrian, Dantzazen profesionalizazio - programako interpretatzaileekin.

TALDEA

 Koreografia - Koreografia Olatz Larunbe

Antzezleak Dantzaz-eko Ateak programan parte hartu dutenak

ATALAK Sarearen koordinazioa eta Akonpainamendu artistikoa Bertha Bermúdez

Dantzaz zuzendaritza Adriana Pous y Bertha Bermúdez

 INFORMAZIOA

Irailaren 28tik urriaren 10era

Dantzagunea, Errenteria 

 

DNA & MUSEOA DANTZAN

Aurten, 2026an, DNA programak zubi-lana eginen du Nafarroko Foru Komunitatean, berriz ere, dantza garaikidea eta hizkuntza koreografiko berriak sustatzea helburu duten erakundeekin. Nafarroako Unibertsitatearen museoak eskaintzen duen Museoa dantzan zikloaren barrenean aurkeztuko dira 2025eko DNA egonaldietan sortutako eta 2026ko DNA edizio honetan estreinatutako ekoizpenetako bi: Led Silhouetteren “Ultimatum” eta Dinamo Danzaren “Qualia”. Museoa dantzan ekimenaren bidez egiten du apustua Nafarroako Unibertsitatearen museoak dantza garaikidearen alde: gaur eguneko sorkuntza koreografiko berriaren alde, museoaren bildumari lotutako estreinaldiak, egonaldiak eta enkarguak bilduz; dantzarako publiko berriak sortzearen eta sendotzearen alde, bitartekaritza- eta partaidetza-jardueren bidez; eta museoaren sorkuntza prozesuei buruzko pentsamenduaren eta ikerketaren alde. DNAk eta Nafarroako Unibertsitatearen museoak ahaleginak batzen dituzte eta helburuak partekatzen Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko lankidetza horretan.

QUALIA- Dinamo Danza

Urriaren 8a, 19:30. Nafarroako Unibertsitate Museoa. Sarrera: 10€

ULTIMATUM - Led Silhouette

Urriaren 11, 19:30. Nafarroako Unibertsitate Museoa. Sarrera: 10€

 

DNA & FESTIVAL DANSA VALÈNCIA 

Kultura-aniztasuna sustatzeko, autonomia-erkidegoen arteko loturak sendotzeko eta sorkuntzaren zirkulazioa bultzatzeko ahaleginean, DNAk Dansa València jaialdiarekin 2024an hasitako lankidetzari eusten dio; aurten, apirilaren 11tik 19ra eginen da jaialdia. Erakunde hauek bultzatuko dute: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia eta Valentziako Generalitateko Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Kontseilaritza, Institut Valencià de Cultura (IVC) erakundearen bitartez. Bi erakundeek konpromisoa hartzen dute Estatuko eszena artistikoa aberasteko, askotariko ikuspegiak integratuz. Edizio honetan, lankidetzari esker, Led Silhouette (Ultimatum azken lanarekin) eta Akira Yoshida (Oroimen lanarekin) Nafarroako konpainiak programatu dira Dansa València jaialdian; honela, hasten ari diren artistei eta dantza garaikideko prozesuei buruzko informazioa trukatzen jarraitu nahi da, bai eta haien sorkuntzak ikusgarritasun handieneko erakusleihoetan zabaldu ere. Dansa València jaialdian dantza eta mugimenduari lotutako hizkuntza berriak erakusten dira, eta topaketarako, elkarrizketarako eta ikuspegi pluraletarako gune bihurtu nahi dute.

ULTIMATUM - Led Silhouette​

Proposamen hau kolapsotik sortzen da -emozionala, klimatikoa eta politikoa-, eta dantza, antzerkia eta zinema nahasten ditu. Gizakiaren kontraesanak arakatzen ditu, eta depresioa, isolamendua, gainbehera soziala eta antzeko gaiak jorratzen ditu. Itxuraz amiltzen ari den mundu honetan zeinen hauskorrak garen gogoeta egiten du; orainari begiratzeko premiazko deia da. Liskar poetikoko paisaia bihurtzen da agertokia, non gorputzak behin eta berriz ekiten baitio: akitu arren, altxatu egiten da. Mugimendua ez da forma: urgentzia da. Ultimatuma ez da ohartarazpena: garrasia da, sutan dagoen dantza. Gorputza azken lurralde gisa hartzen da, jada ezer gelditzen ez denean gelditzen zaigun hizkuntza gisa.

INFORMAZIOA

 Apirilaren 15a, 20:30. Teatro Principal (Valencia)

OROIMEN - Akira Yoshida

“Oroimen” obrako pertsonaia, errealitatearekiko harremana galdu ondotik, gogoratzeko bidaia batean murgiltzen da; jendeak ulertzea baino ez du nahi. Obrak pertsona bakarti bati buruz gogoeta egiten du: bidaian doa, eskuekin bizitako ekintzen oroimenaren bitartez; ukimena, gaztetasuna, maitasuna, bizitza, heriotza.

INFORMAZIOA

 Apirilaren 19a, 11:00. Plaza del Mercado (Valencia)

 

OTRAS ACTIVIDADES

Dinamo Danza &  Nafarroako Dantza Eskola

LANTEGIA

Nafarroako Dantza Eskolako ikasleei zuzendutako tailer honetan, argiaz baliatuko gara ulertzeko nola elkarreragiten duen gorputzak fisikaren oinarriekin (elastikotasuna, presioa, grabitatea, desplazamendua...). Esaldi koreografikoetatik eta inprobisazioariketetatik abiatuta, ehun artikularren ahalmen elastiko eta erresistentearekin lan eginen dugu, gorputza etengabe eraldatzen ari den arkitektura energetiko gisa ulertzeko. Irudimena esplorazio motor gisa erabiltzea izanen da tresna giltzarria. 

INFORMAZIOA

Apirilaren 17a, Nafarroako Dantza Eskolako ikasleentzat

 

Led Silhouette & Asociación Haizea Elkartea

LANTEGIA

Beren praktika pedagogikoan sormenprozesuak txertatu nahi dituzten HAIZEA elkarteko irakasleei zuzendutako tailerra. Ariketak eta inprobisazioak material eszeniko nola bihurtu aztertuko dugu, ikasgelari aplikagarriak zaizkion konposizio, egitura eta mugimenduaren dramaturgiako tresnak landuz. IkasleeI sormenean laguntzeko eta ikasgela ikerketarako eta esperientzia artistikorako leku gisa sustatzeko gune praktikoa.

INFORMAZIOA

Apirilaren 23a, Haizea Elkarteko Iiakasleentzat

 

Dantza Garaikidea & Arte Eszenikoetako Institutoak

KLASE MAGISTRALAK ETA FLASHMOBA

Apirilak 29. Dantzaren Nazioarteko Egunean, Nafarroako Kulturaren sare sozialetan eta DNA programaren webgunean erretransmitituko da arte eszenikoen eta musikalen batxilergoa duen Alaitz BHI ikastetxeak sortutako dantza garaikideko flashmoba. Olatz Larunbe (Apirilaren 13a) eta Paula Puchaltek (Maiatzaren 15a) 2026ko DNAn parte hartuko dute, eta eskola magistralak emanen dizkiete Alaitz BHIko eta Corellako EASDIko ikasleei, hurrenez hurren.

KLASE MAGISTRALAK ETA FLASHMOBA

Dantza Garaikidea & Alaitz BHI eta Corella EASDI

Apirilaren 13a eta 29a, Maiatzaren 15a

Nafarroako Kulturako sare sozialetan eta DNA Programako webgunean

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Berriozarko Udala
Berakoudala
Lizarra Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
Lodosako Udala
Peraltako udaletxea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Atalak
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa
Generalitat Valenciana
Dansa Vàlencia