EGONALDIAK Martín Loops & Marcia Vázquezena
DATA: Ekainaren 26tik 30era
Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?”.
Dantzak, argiak, soinuak eta koloretako jantziek fantasiazko eta ametsezko mundu batean bidaiatzera bultzatuko gaituzte. Helburua da ikusle berriak sortzea eta familia osoarendako kultur ohitura berriak sortzea.
Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsumugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen
da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea.