EGONALDIAK Rafael Arenas & Idoia Rodríguezena
DATA: Abuztuaren 28tik irailaren 1era
Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekinduen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz etaautodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzenda.
Gizabanakoa gizartera egokitzeko eraikuntza prozesua aztertzea da asmoa. Begiratzea gizakiaren bizitza nola gobernatuduen beti taldearen onarpenaren eta norberaren egiaren bilaketak.
Hausnarketa horretatik abiatuta, topo egiten dugu elkarrizketa batekin: hain zuzen ere, gizakiaren barrengo alderik garbienaren bilaketaren eta egitura sozial konplexuaren arteko elkarrizketarekin.