Galduen zergatia proiektuak galeraren kontzeptua jorratzen du hainbat ikuspegitatik: munduko leku fisiko batean galduta egotea, bizitzan galduta egotea, bizitza alferrik galtzea, bidean gauza materialak edo pertsona maiteak galtzea, eta abar. Horren kontrara, nork bere burua berreraikitzeko eta berraurkitzeko ideia landuko da. Ideia da gaiari aukera zabal batetik heltzea; ideiak eta jolasak jaurtitzea, materialak sortzea, eta obra batean dauden elementu eta atal eszenikoak sinbiosian jartzea: gorputza, musika, jantziak, eszenografia, argia...