Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen...