Irailaren 1etik 30era
Tafalla Kulturgunea
Steve Paxtonen eta Nancy Starken azterketetatik abiatuta, gorputzak espazioan duen portaera baldintzatzen duten printzipio fisikoak ikertzen dira.
Zorabiatuta eta denboran noraezean ibiltzearen sentsazioetan barna egindako bidaia dantzatua da, gorputza grabitatearen mende utzita, dena erortzen ari dela dirudien mundu batean.
Gorputzari mintzatzen uzten zaio, gero emaitzak bildu eta aztertzeko, ideiak argitzeko eta sortzen diren koreografia-materialak fintzeko, aurkitu nahian zein diren gorputzak espazioan hirudimentsiokotasuna garatzea eragiten duten mekanismoak, arinagoa, dentsoagoa eta malguagoa izan dadin.
Argazkia: Diego Pazo