Maiatzaren 10etik 14ra
Ekainaren 14tik 18ra
Ekainaren 28tik uztailaren 02ra
Uztailaren 05etik 09ra
Iortia Kultur Gunea (Altsasu)
Harremanen zimenduak ezegonkortzen dituen krisi-testuinguru batean, Les chiens-ek erresistentzia-egoera bat lortzea proposatzen du.
Dantza sutsu honek errepikapenean eta katarsian du zentzua, eta ahitu arte egiten da. Besarkatutako bi gizonek iraganeko haziak jasotzen dituzte, eta oraina eraikitzen dute etorkizuneko beldurrei aurre egiteko. Gure mundua ulertzeko eta hari oihu bat itzultzeko dantza; testuinguru berri batean aurrera egiteko borrokan diharduen belaunaldi baten amorrua.
Dantzatzen duten txakur gisa, dantzatzea eta zaunka egitea aurrera egiteko, aldatzeko, begi bat iraganean jarriz, arinki eta iheskor doan egoera garaikide berriarekin nahasteko.
Argazkia: Irantzu Pastor